'Betiko' hilaren 13an, liburutegian

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 9a, 00:00

Datorren ostegunean, Alan Duranen (Ttartalo) Betiko ipuinari buruzko kontaketa eskainiko du Lur Kortak. 4 urtetik gorakoentzako zuzendutako saioa
izango da, eta arratsaldeko 17:000etan emango zaio hasiera. Antolatzaileek azaldu dute 30 haurrentzako saio bakarra eskainiko dela: «gainera haurrek musukoa jarrita edukiko dute eta gurasorik gabe egon beharko dira». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!