'Clown'aren espiritura hurbiltzeko aukera eskainiko du Saioa Aizpuruak, bihartik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 9a, 00:00

'Clow'naren espiritura hurbiltzeko aukera eskainiko da tailerretan.

Tailerrak doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbide elektronikora idatzita. 

Dagoeneko martxan jarri zen Astigarragako urtarrileko kultur agenda, eta ekintza, tailer, antzerki eta hitzaldiz bete-beteta dago. Urte berrirako prestatu duten kultur agendako jarduerekin, kulturaz gozatzeaz gain, barre ugari egiteko parada izango dute astigartarrek, besteak beste, Saioa Aizpurua Arribasek eskainiko dituen Clown tailerrarekin. Bihar izango da lehen tailerra, goizeko 10:00etan hasita, Emakumeon etxean. Eta datozenak, urtarrilaren 17an, 24an, eta 31n izango dira. Doakoa da, eta aldez aurretik izena eman behar da emakumeonetxea.astigarraga@gmail.comera idatzita. Zaintza zerbitzua ere aurrez eskatu behar da telefono honetara deituta: 648 417 157.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!