Semifinala, Gurutzealdek eta Linaresek

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 8a, 00:00

Partidu garrantzitsuak dauzkate, gaur arratsaldean Iruran, bi esku pelotari astigartarrek: Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan, semifinala jokatuko dute Oier Gurutzealdek eta John Linaresek, nagusietan. Lehenengo mailakoa jokatuko du Gurutzealdek, Behar Zanako Maizen kontra, 16:30etan; eta bigarren mailakoa Linaresek, 15:00etan, Pagazpeko Huiziren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!