Antzerki musikalaz gozatzeko aukera izango da gaur, Erribera kulturgunean: Kutsidazu bidea Ixabel eskainiko dute, iluntzeko 20:00etan hasita. Xanti Korkostegi, Maria Redondo, Ainhoa Aierbe, Inazio Tolosa, Karlos Nguema, Iker Huitzi, Joli Pascualena eta Santi Romano dira antzezleak. Sarrerak salgai daude, astigarraga.eus webgunean eta Erriberan: helduenak 8 euro, adin txikikoenak 4 euro.