Kaleko eta baserriko euskera erdigunean jarriko dira kantuan, bihar arratsaldean, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 6a, 00:00

Kaleko eta baserriko euskerak antzik ez dutela ohartuko da Juan Martin.

Sarrerak 8 euro balio du helduentzat eta 4 euro, berriz, adin txikikoentzat. 20:00etan emango zaio hasiera antzerki musikalari.

Bihar, zita daukate astigartarrek Erriberan, izan ere, Kutsidazu bidea Ixabel antzerki musikatua eskainiko da,arratsaldeko 20:00etan.

Oholtza gainera igoko dira honako interprete hauek: Xanti Korkostegi, María Redondo, Ainhoa Aierbe, Inazio Tolosa, Karlos Ngeuma, Iker Hutzi, Joli Pascualena eta Santi Romano.

Protagonista Juan Martin da, eta bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza arazoak ditu, eta bestetik, landa inguruaz ezer gutxi daki. Horrez gain, Ixabel ezagutzen du, familiako alaba, eta musika bidez komunikatuko da berarekin. Sarrerak 8 euro balio du helduentzat eta 4 euro, aldiz, adin txikikoentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!