Musikaz, dantzaz, antzerkiz eta akrobaziez blai dator Astigarragako kultur agenda

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 5a, 00:00

Unibertso absurdu batean bizi diren hiru pertsonaien ikuskizunean komikotasuna eta malabarismoa dira nagusi.

Urtarrilaren 16an, Piti Peta Hofen Show zirkua Erriberan izango da. Bertan, umorea eta malabarismoa uztaturko dituzte protagonistek. 

Urtarrilaren 2an eman zitzaion hasiera Astigarragako urtarrileko kultur agendari, Go!azeneko emanaldiarekin, eta sekulako egunaz gozatzeko aukera izan zuten astigartarrek. Hilaren 3an, 30 emakume ahaztezin erakusketa jarri zuten Erriberan, eta hilaren amaierara arte ikusgai egongo da, ordutegi honetan: goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.

Etzi jarraipena izango du kultur agendak, Kutxidazu bidea Ixabel antzerkia eskainiko baita. Antzerki musikala izango da eta  oholtza ginera igoko diren interpreteak honako hauek izango dira: Xanti Korkostegi, María Redondo, Ainhoa Aierbe, Inazio Tolosa, Karlos Ngeuma, Iker Hutzi, Joli Pascualena eta Santi Romano. Arratsaldeko 20:00etan emango zaio hasiera antzerki musikal honi, eta Erriberan izango da. Sarrerak 8 euro balio du helduentzat, eta 4 euro adin txikikoentzat. 

Ikuskizunez gain, zineaz gozatzeko aukera izango dute txikiek zein helduek. Izan ere, igande honetan, Trash pelikula proiektatuko dute Erriberan, etxeko txikientzat eta arratsaldeko 16:30etan hasiko da. Sarrerak 2 euro balio du. Jarraian, helduentzat eskainiko dute pelikula: Bolante baten historia izenekoa. 19:00etan proiektatuko da, eta sarrerak 4 euro balio du. 

Halaber, urteko lehen hilabetea behar bezala hasteko, Clown tailerrak eskainiko dira, 10ean, 17an, 24an, eta 31n. Emakumeon etxean izango  dira saioak, goizeko 10:00etan. Saioa Aizpuruak gidatuko du Clown tailerra, eta doakoa da. Hala ere, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa dela azaldu dute. Horretarako, emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera idatzi daiteke, eta zaintza zerbitzua nahi izanez gero, deitu telefono honetara: 648 417 157. 

Ipuin kontaketak, dantza, musika eta hitzaldirik ez da faltako urtarrileko kultur agendan, baina nabarmentzekoa da, urtarrilaren 16rako jarritako hitzordua: Piti Peta Hofen Show zirkua. Erriberara etorriko dira Los Putos makinas konpainiaren eskutik. Hiru herrialde, hiru malabarista eta hiru objektu izango dira protagonista. «Umorez, eromenez eta teknika sekretuz» betetako emanaldia eskainiko dute. Arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera zirkuari, Erriberan. Sarrerak 3 euro balio du txikientzat, eta 8 euro, berriz, helduentzat.  

ETZI 20:00  Antzerki-musikala. Kutxidazu bidea Ixabel. Erriberan. Sarrerak: helduek: 8 euro, txikiek: 4 euro. 
Urtarrilak 9 16:30 Zinea: Trash. 19:00 Zinea: Bolante baten historia. Biak Erriberan. 
Urtarrilak 10, 17, 24 eta 31 10:00 Clown tailerra. Emakumeon etxean. Saioa Aizpurua Arribasen eskutik. Izenematea: emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com. Zaintza zerbitzurako deitu: 648 417 157.
Urtarrilak 13 17:00  Ipuin kontalaria. Betiko, Alan Duran (Ttarttalo). Liburutegian. Kontalaria: Lur Korta. 
Urtarrilak 15 20:00 Musika-dantza: Bazen behin. ARAH ganbera musika taldearen azken proiektua. Erriberan. Sarrerak: helduek: 8 euro, txikiek: 4 euro. 
Urtarrilak 16 17:00 Zirkua: Piti Peta Hofen Show. Los Putos makinas konpainiaren eskutik. Erriberan. Sarrerak: helduek: 6 euro, txikiek: 3 euro. 
Urtarrilak 19 17:00  Hitzaldia: Emozioen garrantzia 2-12 urte bitartean. Nerea Sancho psikologo eta sexologoaren eskutik. Erriberan. 
Urtarrilak 19 eta 26 10:30 Tailerra: Gorputz konzientziatik mugimendu askera. Maider Oiartzabalen eskutik. Emakumeon etxean. Doakoa da. Izen ematea: emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com. Zaintza zerbitzurako deitu: 648 417 157. 
Urtarrilak 30 16:30 Zinea: Glup. 19:00 Zinea: Libertad. Biak Erriberan. 
Urtarrilak 31 19:30  Literatur solasaldia. Historias del Corazón. Gaztelaniaz. Liburutegian. 

ERAKUSKETA
09:00-13:00/ 16:00-20:00 
30 emakume ahaztezin. Erriberan. Emakundek eta Astigarragako Udalak antolatu dute eta hila amaitu arte dago ikusgai. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!