AMAK taldeak irekiko du aurtengo txotx denboraldia, urtarrilaren 12an

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 4a, 18:05

 Astigarragako Gurutzeta sagardotegian egingo da 2022ko txotx irekiera, AMAK taldearen eskutik. 

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 12an XXIX. Sagardo Berriaren Eguna 2022 ospatuko da Astigarragako Gurutzeta sagardotegian. Eta dagoeneko aditzera eman dute nork irekiko duen urteko lehenengo kupela: AMAK taldeak.

Bertan izango dira, hain justu,  taldea osatzen duten kideak: Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribarre, Amaia Oreja eta Kris Solano. 

Beraz,  "Gure sagardo berria" esanez emango diote hasiera taldekideek denboraldiari, urtarrilaren 12an,  XXIX. Sagardo Berriaren Egunean.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!