Atzo jarri zuten 30 emakume ahaztezin erakusketa Erriberan. Emakundek eta Astigarragako Udalak antolatu dute eta urtarrilaren amaierara arte egongo da ikusgai. Ordutegi honetan bertaratu daiteke erakusketara: goizeko 09:00etatik 13:00ak arte, eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Erakusketa honetan, hainbat arlotan nabarmendu ziren emakumeen bizitza eta objektuak egongo dira ikusgai.