'Go!azen'eko abesti zaharrak eta berriak entzuteko aukera izango dute etxeko txikiek gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 2a, 00:00

Telesaileko pertsonaia ezagunak eta berriak elkarrekin arituko dira Erriberan.

Bi saio eskainiko dituzte, eta dagoeneko sarrerak agortuta daude. Lehen saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta bigarrena 19:00etan.

Go!azeneko protagonistekin zita dute gaur astigartar txikiek eta gazteek; izan ere, kontzertua eskainiko dute Erriberan. Go!azen 8.0 kontzertu hau telesaileko protagonisten eskutik izango da, eta bertan pertsonaia ezagunak eta berriak elkarrekin ariko dira, denboraldi ezberdinetako abestiak abestuz eta gorputzak kantuen erritmora mugituz.

Go!azen telesailak arrakasta nabarmena du txikien artean, eta begibistakoa da, sarrera guztiak agortuta baitaude dagoeneko. Gaur, beraz, arratsalde paregabea igaroko dute astigartarrek; izan ere, bi saio eskainiko dira: lehena arratsaldeko 17:00etan izango da, eta bigarren saioari arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera, biak Erriberan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!