Musika izango da protagonista, bihar iluntzean, Erriberan. Kontzertua eskainiko du Ispirit musika taldeak, gospel-soul doinuekin, 20:00etan hasita. Lidia Insausti, Noa Egiguren eta Lide Hernando dira taldeko abeslariak, eta lau musikari izango dituzte lagun, «indarrez eta erritmoz betetako emanaldian». Sarrerak salgai daude, astigarraga.eus webgunean eta Erriberan: helduek 4 euro, eta adin txikikoek 2 euro.