Haurrentzako txotxongilo ikuskizuna eskainiko dute gaur, arratsaldeko 17:00etan, Erriberan: Noraren sekretua. Jazarpenaren arazoaren ingurukoa da saioa: neskatila alaia eta bihotz onekoa da Nora, baina bizimodua guztiz aldatuko zaio Gotzon ikaskide berria agertzean, harroa eta maltzurra baita. Bere kasa saiatuko da egoerari aurre egiten, baina ikasiko du arazoen irtenbidea ez dela isilean gordetzea. 5 urtetik gorakoentzako emanaldia da, eta sarrerak eskuragarri daude Erriberan eta astigarraga.eus webgunean: adin txikikoek 3 euro, helduek 5 euro.