Eskolan gertatzen den jazarpenaren arazoaren inguruko txontxongilo saioa izango da bihar, 17:00etatik aurrera, Erribera kulturgunean. Noraren sekretua du izena lanak eta 5 urtetik gorako aurrerakoentzat dago zuzendua. Sarrerak 3 euro balio du adin txikikoentzat eta 6 euro helduentzat. Nora neskatila alaia eta bihotz haundikoa da, baina bizimodua guztiz aldatuko da Gotzon ikaskide harro eta maltzur berria agertzen denean. Nora egoera latz horri aurre egiten saiatuko da eta isilean gordetzea ez dela irtenbidea ikasiko du.