'30 emakume ahaztezin' erakusketa Erribera Kulturgunean dago ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 22a, 00:00

Emakundek sortutako erakusketa astelehenetik aurrera dago ikusgai hilabetez emakumeek historiari egindako ekarpena nabarmentzeko.

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak sortutako 30 emakume ahaztezin erakusketa ikusgai dago astelehenetik Erriberako erakusketa gelan. Erakusketak Elena Ciordia artistaren hogeita hamar akuarela biltzen ditu. Horietan, Elena Ciordia artistak Astigarragaren historiako emakumeak erretratatzen ditu, hainbat diziplinatan nabarmendu direnak: literatura, bertsolaritza, pintura, argazkigintza, kirola, musika, fisika, politika... Akuarela horiek beste ikus-entzunezko material eta elementu batzuekin osatzen dira, emakume horien bizitzari buruzko informazioa zabalagoa eskainiz.

Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidaren hitzetan, «luzaroan izan duten errekonozimendu faltak ikusezin bihurtu ditu kasu askotan emakumeak, mundua ezagutzen dugun bezala eraikitzen ekarpen handia egin duten arren. Erakusketa honek guztiak omendu nahi ditu». Emakundek argitaratutako 30 emakume ahaztezin liburuan ere jasota daude erakusketako emakumeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!