Abenduko kultur agendaren barruan, Hika Teatroak emanaldi berezia eskainiko du bihar, Erriberan, 20:00etan hasita. Tarara antzerkia aurkeztuko du, «barkamenari, adiskidetasunari eta amatasunari egindako gorazarrea», hain justu.
Memoria historikoa jasotzen duen errelatoa da, Bilboko San Francisco auzoan kokatutakoa, 70eko hamarkadan. Hika Teatroak sortu du obra, eta Erriberan egin dituzte entseguak. Hori horrela, estreinaldi haundiaren aurreko entsegu orokorra kulturgunean egitea erabaki dute.
Bestalde, thriller poetiko honen testua Josi Alvarado alikantearrak idatzi du eta euskerarako itzulpena, berriz, Arantxa Iturbek egin du.