Plazeraren etsaiak

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 18a, 00:00

Plazerraren etsaiak

Gizon izateko, gizon bezala espresatzeko, harremantzeko eta erotikoki une beroak partekatzeko orduan, plazera baino tentsioa sortzen duten hainbat gako errepikatzen direnaz ohartu gara. Norbere buruari bidaltzen dizkion agindu hauek, gizonen plazera eta ondoan duten sexukidearena baldintzatzen dute. Nolabait, idatzi gabeko erreglamentu zurrun bat balitz bezala oheratzen da ohekideekin batera.

Izan zaitez indartsua. Norbere buruari eskatzen dion zerbait izaten da, zaurgarritasuna ezkutatu edo disimulatzea. Emozioak, sentimenduak, beldurrak, zalantzak, urduritasuna,... itxuraz desagerraraziz. Baina horrekin, konexioa gutxitzen da, norbere gorputzarekin, kidearekin, esperientziarekin. Une erotikoak norbera izateko espazio libreak izateari uzten diote horrela. Izan zaitez irekia eta eskatu nahi duzun hori!

Saiatua izan zaitez. Ezin zara erlaxatu, saiatu, esfortzua egin, denak eman, ... baina zertarako? Ez da betebeharra, ez konpetizioa, ezta errendimendu proba bat ere. Horretarako, beste kirolak baditugu, mendi-lasterketak, maratoiak... Zer iruditzen, esfortzua egin ordez, erlaxatu eta esploratzeko txapela janzten badugu?

Atsegin egin. Konplazitu. Ondo geratu. Politikoki zuzena izan. Bestearen begiradaren aurrean ondo geratzearen kezka ere oso zabaldua dago. Horrek, bigarren agindu bat izaten du bere baita. Zakila tente izan topaketa erotikoa osoan zehar eta sarketan eiakulatu. Mezu hau ere askok jaso dute. Hori da ongi geratzea. Gizontasuna erakustea. Baina ze exigentzia, ezta? Plano erotikoan gaudenean, autoexigentzietan ibiltzea ez dirudi oso mesedegarria. Eramaten uzten bagara? Gidoirik gabe? Agian sorpresa politak topatuko ditugu.

Izan zaitez bizkorra. Ezin duzu distraitu. Ezin duzu hozkailura joan kola edari baten bila... Helmugara zuzen joan behar duzu. Zakila tente baldin baduzu, “aprobetxatu” egin behar duzu, goran aipatutako gidoia jarraitzeko. Baina horrela, ezin duzu besterik probatu, ez dastatu. Ez denborarik hartu lasai ibiltzeko. A ze lata! Eta zakila tente egoteari uzten badio? Ba primeran... Beste hainbat jokabide erotiko egin daitezke, berriz ere altxa daiteke, topaketa luzatu daiteke, esploratu, jakin-mina asetu... Ondo pasa, erlaxatu. Berriz ere... Ez da txapelketa bat!!

Izan zaitez perfektua edo bestela esanda, ezin duzu hutsik egin. Helmugara iritsi behar duzu. Tente. Sarketa. Eiakulazioa. Hau oso errepikakorra, aspergarria, autoexigentea eta plazeraren kontrakoa bihur daiteke. Ze tentsioa! Zure presentzia hutsa da benetan garrantzitsuena.

Plax zerbitzutik gonbidapena bidaltzen dizuegu benetan biluztera, esploratzera, gidoirik gabe zure gustuko gauzak egitea probatzera, eta autoexigentziak alboratzera. RELAX.



Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!