Gaur jokatuko du Mundarrok, nesken Gipuzkoako lehenengo mailako partidua. Etxean ariko da, iluntzeko 20:15etan hasita, kiroldegian. Oso partidu zaila dute astigartarrek, Easo liderra izango baitute aurrez aurre, jokatutako sei partiduak irabazi dituen taldea.
Mundarrok, berriz, ligako bosgarren partidua jokatuko du gaur, eta estreinako garaipena bilatuko du, ezustekoa emanda.