Udalak eta Xaguxarrek jostailuen truke azoka antolatu dute datozen egunetarako. Ikastolako atarian izango da, arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara. Gaur, jostailuen bilketa egingo dute; herritarrek jostailu bat uztean, truke-txartela jasoko dute. Ondoren, ostiralean, truke-txartela eraman eta beste norbaitek utzitako jostailua hartu ahal izango da.