Bihar Zaintzailea zainduz tailerra eskainiko da Erriberan, eta bi ordutegietan egingo da: arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara. Ohi moduan, Harituzek antolatutako tailer hau doakoa da, eta aldez aurretik izena eman behar da, 630 678 474 telefonora deituta, edo astiharituz@gmail.com helbide elektronikora idatzita.