Upelio Eguna behar bezala ospatzeko, astigartarrek 20-30 urte egingo dute atzera gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 11a, 00:00

Kontzertua eskainiko du gaur, Elektro Buiaka taldeak. Argazkia: Elektro Buiaka

1990 eta 2000 hamarkadetan girotutako eguna izango da Astigarragan. Arratsaldeko 19:00etan emango diote hasiera poteo bihurriarekin, eta ondoren, afaria egingo dute Zipotzan. Amaitzeko, Elektro Buiakak joko du, 23:00etan.

ritsi da, azkenean, urteko egun berezienetariko bat. Upelio Eguna da gaur, eta Gazte Asanbladak antolatuta, astigartarrek 20 eta 30 urte artean egingo dute atzera. Izan ere, 1990 eta 2000 hamarkadetan oinarritutako estiloa aukeratu dute aurtengorako, eta horixe izango da gaurko gaia. Jantziak prestatu, paperean sartu eta, lagunartean, giro paregabeaz gozatzeko aukera izango dute. Noski, bertaratzen diren gainerako herritarrek ere ekintzetan parte hartu ahal izango dute.

Joan den urtean, osasun egoera medio, Upelio Eguna ez zen betiko moduan egin. Hala ere, hainbat emanaldi antolatu zituzten, eta arrakasta izan zuten guztiek, jende mordoa bertaratu baitzen guztietara. Bi egunetan banatu zuten ospakizuna: Skabidean taldearen kontzertua izan zen larunbatean,  eta Barrexerka umorezko antzerkia, berriz, igandean.

Poteoa, afaria eta kontzertua

Aurten, azken asteotan osasun egoerak okerrera egin duenez, egitaraua zertxobait murriztu behar izan dute. Hain justu, egun bakarrera mugatu dute guztia. Iluntzean hasiko dute ospakizuna; poteo bihurriakirekiko da eguna, arratsaldeko 19:00etan hasita. Ondoren, 21:00etan, afaria egingo dute Zipotza elkartean. Eta eguna ezin hobe bukatzeko, Elektro Buiaka taldearen kontzertua izango da 23:00etan.

 

UPELIO EGUNA

19:00 Poteo bihurria.

21:00 Afaria, Zipotzan.

23:00 Elektro Buiaka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!