Altsasu (gau hura) dokumentala jarriko dute gaur iluntzean, Erriberan, 20:00etan hasita. Altsasuko 12 gazteen eta Guardia Zibilen kasua du oinarri dokumentalak. Marc Parramon dokumentalgileak egin du, Amets Arzallus kazetari eta bertsolariarekin batera, «begirada intimo eta poetiko batekin». Protagonistetako batzuekin egiten du bidea dokumentalak, «epaiketaren eta espetxeratzearen prozesuak irauten duen hiru urte baino gehiagoko epean». Sarrerak eskuragarri daude Erriberan eta astigarraga.eus webgunean: helduenak 4 euroan, eta adin txikikoenak 2 euroan.