Gabonetako kontzertua, igandean

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 9a, 00:00

Igande honetan, Gabonetako kontzertua eskainiko du Astigarragako musika eskolak, eguerdiko 12:30etan. Erriberako areto nagusian eskainiko dute, Aiztondo abesbatzaren parte hartze bereziarekin. Parte hartzaileen familiek bi sarrera izango dituzte eta gainontzeko sarrerak mugatuak izango dira. Horrexegatik aldez aurretik erreserbatzea gomendatu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!