'Altsasu (gau hura)' dokumentala proiektatutako dute bihar arratsaldeko 20:00etan, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 9a, 00:00
Erriberako areto nagusian proiektatuko dute dokumentala.

Marc Parramón dokumentalgileak eta Amets Arzallus kazetari eta bertsolariarekin batera «begirada intimo eta poetiko batekin», istorio honetako protagonisten prozesua kontatzen da.

Bihar arratsaldeko 20:00etan, zita interesgarria dute astigartarrek Erriberan. Izan ere, Altsasu (gau hura) dokumentala proiektatuko da. Helduen sarrerak 4 euro balio du, eta adin txikikoenak berriz, 2 euro. 

Hamabi gazteren bizitza
Dokumentala 2018an hasten da, epaiketarako 100 egun falta direnean, eta zortzi auzipetuetako hiruk, urte eta erdi daramate prebentziozko espetxealdian. Filmak gazteen eraldaketa fisiko eta emozionala erakusten du, beren ingurune pertsonal eta familiarrean inoiz ez bezalako sarbidea izanik. 


Marc Parramón eta Amets Arzallusen ikerketa lanak Altsasu auziaren tratamendu mediatikoa eta euskal gatazkarekin duen harremana azaltzen ditu. Komunikabideek Altsasuko egunerokotasunari buruzko kontakizun bat eraikitzen dute, «etsaitasunari eta indarkeriari lotua. Badirudi terrorismoaren mamua bizirik mantendu nahi dela, etorkizunari begiratzea saihesteko eta gerra eta gorrotozko iragan baten zauriak irekita mantentzeko. Testuinguru delikatu horretan, hainbat lagun taldetako zortzi gazte, elkarren artean harreman sendorik ez dutenak, prozesu judizial komun batean sartuta daude. Fiskalak 375 urteko espetxe-zigorra eskatu du terrorismo delitu batengatik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!