Aurtengoan ere Upelio eguna ospatuko dute Astigarragan. Larunbatean izango da, eta 1990-2000 hamarkadetan girotutako egun paregabeaz gozatzeko aukera izango dute astigartarrek eta, noski, bertaratzen den orok. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira Upelio eguna ospatzen, poteo bihurriarekin, motorrak berotzeko asmotan.
Barreez gain, lagunarteko giro ederra egongo da larunbat honetan Astigarragan. Eta, nola ez, afari baten bueltan bilduko dira izena eman dutenak. Gaueko 21:00etan izango da afaria, Zipotza Elkartean. Gaueko 23:30etan Elektrobuiakek sekulako giroa jarriko du kaleetan barrena. Horrez gain, antolatzaileek azaldu dute, afarira bertaratzeko beharrezkoa dela zerrendan apuntatuta egotea