Upelio Eguna ospatuko dute Astigarragan, beste urte batez, Gazte Asanbladak antolatuta. Abenduaren 11n izango da, eta oraingoan, 1990 eta 2000 hamarkadetan girotuko dute. Iluntzean hasiko dute ospakizuna, 19:00etan, poteo bihurriarekin. Ondoren, 21:00etan, afaria egingo dute Zipotza elkartean. Eta bukatzeko, Elektrobuiaka taldearen kontzertua izango da 23:00etan.
Afarirako izena emateko, gaur da azkeneko eguna, Zipotzan bertan.