Korrikaren arropa salgai, AEKn

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 1a, 00:00

Gaurtik abenduaren 9ra arte, Astigarragan egongo da Korrikaren kutxa ibiltaria; eta tarte horretan, Korrikaren arropa erosteko aukera izango da Astigarragako AEKn: astelehen eta asteazkenetan (09:30- 13:00 eta 16:30-18:00), eta astearte eta ostegunetan (11:30-13:00 eta 16:30-18:00) eskuratu daiteke. Gainera, korrika.eus webgunean ere salgai dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!