Troia ibilbideko aparkalekuak okupatuko dira zuhaitzak landatzeko

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 28a, 00:00

Troia ibilbideko zuhaitzak aldatuko dira.

Bihartik abenduaren 10era arte okupatuko dira eta 93 zuhaitz aldatuko dira bi fasetan, oraingoan 48.

Azaroaren 29tik abenduaren 10era arte, Troiako aparkalekuak okupatuko dira zuhaitz berriak aldatzeko. Eskakizuna Troia inguruko pabiloietako erabiltzaileek egin dute, egun landatuta dauden zuhaitzek eragozpenak sortzen dizkietelako.


Guztira 93 zuhaitz aldatuko dira, 2 fasetan. Aurten, 48 zuhaitz (alde batekoak) eta datorren urtean, 2022an, beste 45 zuhaitz  (beste aldekoak) aldatuko dira.
Landatuko den zuhaitza aritza izango da, zehazki Quercus Robur Fastigiata du izena eta hazkuntza estuko zuhaitza da. Bere adarrak enborrari itsasirik hazten dira eta 15-20 metroko garaiera eta 3 metroko zabalera har dezake.


Udalak herritarrei eskatu nahi die, egunez egun jarriko den seinalizazioa errespetatzeko, lanak errazteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!