Eguraldi kaxkarragatik bertan behera, Dobat eta K.A. taldeen kontzertuak

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 26a, 00:00

Santa Zezilia eguna ospatzeko, kontzertua antolatu zuen Astigarragako Musika Eskolak, gaur arratsalderako. Dobat eta K.A. taldeek eskaini behar zuten, Kontxa Etxeberria plazan, 19:00etatik 20:00etara. Baina eguraldiaren iragarpena ikusita, emanaldia bertan behera uztea erabaki du Musika Eskolak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!