'Emakumeak' ikuskizuna bihar, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 26a, 00:00

Dokumentala, eleberri grafikoa eta dantza uztartuko dituzte. Sarrerak salgai daude.

Azaroko kultur agendaren barruan, Emakumeak emanaldia eskainiko dute bihar, arratsaldeko 19:00etan, Erriberan. Sarrerak salgai daude astigarraga.eus webgunean eta Erriberako leihatilan (helduek 4 euro eta haurrek 2 euro).

Diziplina anitzeko ikuskizuna da, eta uztartuko dituzte Emakumeak dantza garaikideko pieza, Emakume guztion historia dokumentalaren proiekzioa, eta Emakume guztiok eleberri grafikoa. Oholtza gainera igoko dira batetik, Myriam Perez eta Jone Amezaga dantzariak; eta, bestetik, ikus-entzunezkoa eta eleberria aurkezteko, Itxaso Díaz.

 

Emakumea, erdigunean

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna pasata, azpimarratu nahi dute indarkeria matxista egunero heldu beharreko gaia dela.

Emanaldia El Salvadorren dago kokatuta. «Abortu delitua egotzita, espetxeratutako emakumeak gogoratu eta omentzeko proiektua sortu dugu», aurreratu dute protagonistek. «Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da hau, eskaintza bat. Opari ederra, denontzat».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!