Sare sozialen arriskuen inguruan, hitzaldia

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 24a, 00:00

Larunbatean 17:30etatik 19:30etara nerabeentzako izango da eta abenduaren 1ean gurasoen txanda izango da 18:30etan.

Astigarragako Gaztelekuak sare sozialen inguruan antolatu dituen bi hitzaldien berri eman nahi du. Alde batetik, larunbatean azaroaren 27an, nerabeentzako Sare sozialak eta arriskuak hitzaldia antolatu dute gaztelekuan bertan. 17:30etatik 19:30etara izango da hitzaldia.

Beste alde batetik, abenduaren 1ean, asteazkenean, gurasoentzako gai berdinaren inguruko hitzaldia izango da Seme-alabak dabiltzan sare sozialak eta haiekin lotutako arriskuak.  Izena eman behar da 690 010 823 telefonoan edo asti.gaztelokala@gmail.com helbide elektronikoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!