'Musikalean' gaur eta etzi, kaleetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 24a, 00:00

Astigarragako musika eskolak gaur eta etzi ospatuko du beste urte betez Santa Zezilia eguna. Musikalean ekitaldia antolatu du eta trikiti eta panderoen kalejira egingo dute Kontxa Etxeberria Plazan zehar, 18:30etatik 19:00etara. Bestetik, etzi Dobat eta K.A taldeen kontzertua antolatu da Kontxa Etxeberrian, 19:00etatik 20:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!