2022ko udal egutegia eskuragarri, abenduaren 15etik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 24a, 00:00
Udal egutegiko sarituak.

41 pertsonak hartu dute parte 2022ko herri udal egutegian eta 177 argazki aurkeztu dituzte.

Astigarragako udal egutegiaren sari banaketa egin zen aurreko astean eta abenduaren 15etik aurrera eskuragarri izango dela jakinarazi berri du Udalak. Udaletxean, Erribera kulturgunean eta Astikoko merkatarien dendetan lortu daiteke egutegia. 41 pertsonek hartu dute parte lehiaketan, 27 astigartarrek eta 13 kanpotarrek eta guztira 177 argazki aurkeztu dituzte.

Ondorengoak izan dira sariak: 80 euro argazki bakoitzeko eta 150 euro azaleko argazkiagatik.

Irabazleek dagokien kopurua jasotzeko Astigarragan kokatutako saltoki, ostalaritza edo zerbitzu establezimenduetan egindako gastuen agiriak aurkeztu beharko dituzte Erribera kulturgunean 2021eko abenduaren 31 baino lehen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!