Musikalean, bihar musika eskolako ikasleek

Kronika - Erredakzioa 2021eko azaroaren 23a

Astigarragako musika eskolak bihar eta ostiralean ospatuko du beste urte betez Santa Zezilia eguna. Musikalean ekitaldia antolatu du eta triki eta panderoen kalejira egingo dute  Kontxa Etxeberria Plazan zehar, 18:30etatik 19:00etara. Bestetik, ostiralean Dobat eta K.A taldeen kontzertua antolatu da Kontxa Etxeberrian, 19:00etatik 20:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!