'Evaren alabak' kale antzerki «gordina», ostiralean Foru Plazan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 23a, 00:00

19:00etan hasiko da eta begien bistara eta hizpidera ekarri nahi du emakumearen aurkako indarkeriaren gaia. Atzean historia latza dute.

Evaren alabak kale antzerki «gordina» eskainiko da ostiralean, 19:00etatik aurrera, Foru Plazan. Antzezlana «gordina da, tamalez, errealitatea ere hala delako». Bertan, indarkeria matxistaren biktimekiko errespetuz aritu nahi da, noski, baina ikuslearengan harridura sortuz. Hiru egoera islatuko dira, hiru belaunalditik, eta sarri hizpidera ekartzen ez diren gauzez hitz egin nahirik.

Euskeraz da kale antzerkia eta antzezlanak begien bistara ekarri nahi du emakumearen aurkako indarkeriaren gaia. Atzean historia latza duten hiru emakume dira protagonistak eta modu gordinean kontatuko dituzte beren bizipenak.

Tik Tak taldearen ekoizpena da «Evaren alabak». Zuzendaria Elena Aranbarri da eta aktore nagusiak, berriz, hauek dira: Marta Garcia, Jeronimo Otegi, Nieves Peña eta Sonia Sanz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!