Astigarragako Udalak, urtero moduan, 2022ko Udal Egutegia argazki lehiaketa bidez osatu du, eta urte honetan argazkien gaia librea izan da, baldintza bakarrarekin; «Astigarragan ateratako argazkiak izan behar dute».
Pasa den asteazkenean iragarri zituzten, ze argazkik osatuko duten 2022ko egutegia eta zeintzuk diren hauen argazkilariak. Guztira, 41 lagunek hartu dute parte leihaketan, horietatik 27 astigartarrak izan dira; «berdindua izan da astigartarren eta kanpokoen parte hartzea» azaldu dute. Eta antolatzaileek aditzera eman zuten aurtengo edizioak harrera ona izan duela. Izan ere, 177 argazki jaso dira. Argazki aukeraketa Nagore Legarreta argazkilariak egin du, eta honakoak izango dira 2022ko Udal egutegia osatuko duten argazkiak eta hauen egileak: Jose Angel Amutxastegi Esnaola: urtarrila «Sagardoaren lurraldea»; Sergio Pérez Perales: otsaila «Tormenta»; Eduardo Pérez del Olmo: martxoa «Flores magnolia»; Aner Unanue Usabiaga: apirila «Nolanahi mugituz»; Fco. Javier Roy Ibañez: maiatza «Bakardadea»; Eduardo Pérez del Olmo: ekaina «Noche de San Juan»; Félix Etxeberria Balerdi: uztaila «Ermaña-Donostia»; Naiara Garcia Otaegi: abuztua «Argitasuna» ; Luis Fernando Antza Rey: iraila «Murgia jauregia»; Eduardo Pérez del Olmo: urria «Vista desde Apeztegi plaza»; Imanol Zabalegi Lasarte: azaroa «Astigarragan matxismorik ez»; Xabier Goienetxea Unsuain: abendua «Santiagomendiko ermita»; azkenik, Félix Etxeberria Balerdi: Azala (Aiako harria Astigarragatik ikusita). Egutegiak abenduaren 15ean egongo dira eskuragai.
Amaitzeko, irabazi ez duten argazkiekin, abenduan erakusketa bat egiteko asmoa dute antolatzaileek. Hala ere xehetasun gehiago emango dira aurrerago.