Sagardoaren inguruko makina bat jarduera gaur, bihar eta etzi

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 19a, 00:00

Bihar egingo dira Sagardo Lehiaketa eta Sagardo Azoka, Donostiako Kursaalen.

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, atzo eman zitzaion hasiera IV. Sagardo Forumari eta gaur  jarraipena izango du, Astigarragan. Sagardogintza eta esperientzia turistikoei lotutako ekintzak izango dira gaurkoak. Goizeko 09:30etan emango zaie hasiera antolatutako jarduerei. Hainbat adituren bisitaz gozatzeko aukera izango dute astigartarrek, hala nola, Juan Luis Garcia, Michele Foik eta Cristina Soler besteak beste.

Bihar III. Nazioarteko Sagardo lehiaketa antolatu da Donostiako Kursaalean, goizeko 10:00etatik 18:00etara bitartean. Eta jarraian, Sagardo Azoka batez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

 

GAUR OSTIRALA

Sagardogintza eta esperientzia turistikoak

09:30-10:10 Sagardoak goi mailako sukaldaritzan dituen posizionamenduaren gakoak

 Juan Luis Garcia Casa Marcial-eko sommelierra (Asturias) Mikel Garaizabal (sommelierra sagardoaren kulturaren dibulgatzailea)

10:10-10:50 Upategietako salmenta argudioak

 Juan Carlos Lopez de la Calle Bodegas Artadi-ko arduraduna (Euskadi)

 10:50-11:20 Atsedenaldia

11:20-12:00 Sagardoa HORECA eta Retail-era bideratzeko aukerak Michele Folk Chicagoko Eris jatetxeko arduraduna (Estatu Batuak)

12:00-12:40 Upategien bilakaera pandemia egoeran Rainer Brusis Innova Management-eko aholkularia (Katalunia)

12:40-12:50 Cavas Llopart: Enoturismoko arrakasta kasua Penedes-eko familiaupategi batean Cristina Soler Cavas Llopart-eko Enoturismo arduraduna

12:50-14:00 2022ko sagardotegi denboraldia. Nolakoa izango da? Zer egin? Taldeko lana + Mahai ingurua

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!