Ongietorria eta lehenengo hitzaldiak, IV. Sagardo Forumeko irekieran

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 18a, 00:00

Sagarra, sagardoa eta turismoa izango dituzte hizpide.

Jardunaldi teknikoak bi egunez izango dira Erriberan. Ondoren, Donostian emango diote jarraipena aurtengo ekitaldiko egitarauari.

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, gaur emango diote hasiera IV.Sagardo Forumari. Erriberan hasiko dira jardunaldi teknikoak, goizeko 09:00etan. Ondoren, goizen zein eguerdian arituko dira sagarraren, sagardoaren eta turismoaren bueltan. Bihar, berriz, jardunaldi teknikoen bigarren eguna izango da eta, asteburuan, Donostian jarraipena emango diote egitarauari.

Sagardo Forumean parte hartzeko interesa dutenek salgai dituzte, dagoeneko, agendako egun bakoitzerako sarrerak Sagardoaren Lurraldeko webgunean:
sagardoarenlurraldea.eus.
 

EGITARAUA

ERRIBERAN

09:00-09:15 Akreditazio eta dokumentazioaren banaketa.

09:15-9:30 Ongietorria eta
irekiera instituzionala.

09:30-10:10 Gipuzkoako sagardo eta sagarrondoen barietateen polenaren bateragarritasuna eta bideragarritasuna.

10:10-10:50 Banaketa eta uzten arteko oreka.

10:50-11:00 Ibarbi (Errezil) sagarra.

11:00-11:30 Kafea eta Ibarbiarekin egindako postrearen dastaketa.

11:30-12:10 Sagarrondoa eta lurra sagasti ekologikoetan.

12:10-12:50 Tereño eta ur beharrak sagasti ekologikoetan.

12:50-13:30 Sagardo sagarraren errentagarritasuna.

TAILERRA

Izotzezko sagardoen eta sagardo monobarietalen elaborazioa eta dastaketa.

16:00-16:45 Tailerra

16:45-17:30 Tailerra

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!