'Gurasolagun' proiektuaren lehenengo saioa gaur, «giroa euskalduntzeko»

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 16a, 00:00

Gaur emango diote hasiera Gurasolagun egitasmoari. Azaldu dutenez, «gurasoen arteko giroa euskalduntzeko» sortutako proiektua da. Asteartero egongo da elkartzeko aukera, 16:45etatik 18:00etara. Euria eta eguraldi hotzarekin, Herri Eskolako jangela txikian bilduko dira; eguraldi onarekin, aldiz, atzeko jolastokira ateratzeko aukera izango dute. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du Erribera kulturgunean, 943 335 064 telefonora deituta, edo, bestela, iker-g@aek.eus helbide elektronikora idatzita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!