Haurren ekitaldiak bertan behera, igandera arte

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 16a, 00:00

Azkeneko 7 egunetan 36 kasu positibo erregistratu dira eta intzidentzia-tasa 1.408,45koa da 100.000 biztanleko. 

Astigarragako Udalak jakitera eman duenez, aste honetarako programatuta zeuden haurrentzako ekitaldi guztiak bertan behera gelditu dira. Izan ere, koronabirus datuak okertu egin dira Astigarragan ere, eta, ondorioz, kutsatzeak saihesteko, igandera arteko ekitaldi eta ikastaro guztiak bertan behera utzi dituzte.

Horrekin, aipatzekoa da koronabirusaren kutsatzeen ondorioz, duela bi aste Herri Eskolako 7 ikasgela itxita egon zirela; 150 ikaslek konfinatu behar izan zuten. 


36 kasu positibo azken astean

Osakidetzak argitaratutako azken txostenari erreparatuta, Astigarragan azkeneko 7 egunetan 36 kasu positibo erregistratu dira. Horrela, une honetan, denera, intzidentzia-tasa 1.408,45koa da udalerrian 100.000 biztanleko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!