Gaur emango diote hasiera Zilegi Eskolak egitasmoari. Lehenengo saioa mikologiaren gainekoa izango da, Igor Garmendiak gidatua. Bi saio izango dituzte, goizeko 09:30etan eta arratsaldeko 18:00etan, AEKn. Garmendiak azalduko du, besteak beste, perretxikoak eta onddoak nola hartu, nola garbitu, perretxiko-motak, eta bakoitza zein ingurutan hartu.