Hobariak udal tasetan, hainbat herritarrentzat

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 15a, 00:00

2021 eta 2022ko udal tasetan (ura, zabor bilketa, hilerriko zerbitzua...) hobaria eskatzeko epea zabalik dago, abenduaren 31ra arte.

Astigarragako Udalak hobariak aplikatuko ditu udal tasetan baliabide ekonomiko urriak dituzten herritarrentzat. Udalaren arabera, helburua honakoa da: «oinarrizko udal zerbitzuak ordaintzeko zailtasunak dituzten pertsonak laguntzea». Hobaria %50, %75 edo %90ekoa izango da, bizikidetza unitatearen diru-sarreren eta kide kopuruaren arabera. 

Hobaria eskuratzeko hainbat baldintza bete behar dira, hala nola, Astigarragan erroldatuta egotea, Udalarekiko ordainketak egunean izatea, eta azkenik, hobari-taularen arabera diru-sarrerak izatea. 

Dokumentazioa eta datak
Honakoa dira aurkeztu beharreko dokumentazioa eta epeak:  2020ko familia unitate kide guztien diru sarrerak; Tasak ordaindu izanaren zinpeko aitorpena; hobaria jasotzeko kontu korrontearen titulartasun ziurtagiria. Dokumentazioa aurkezteko epea, abenduaren 31n amaituko da. Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi  kontuhartzailea@astigarraga.eus helbide elektronikora, edo deitu 943 335 233 telefonora.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!