Bihar hasiko da 'Gurasolagun': gurasoen arteko giroa euskalduntzeko sortutako proiektua

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 15a, 00:00

Parte hartu nahi duenak izena eman behar du Astigarragako Erribera kulturgunean, 943 335 064 telefonora deituta edo iker-g@aek.eus helbide elektronikora idatzita. 

Bihar emango zaio hasiera Gurasolaguni, «gurasoen arteko giroa  euskalduntzeko sorturiko proiektua» hain zuzen ere. Gurasolagun, guraso talde txiki batek osatuko du, euskeraz dakitenak eta ikasten ari direnak elkartuta, solasean aritzeko gune bat izango da: «euskeraz ikasten ari direnak euren euskera maila hobetzeko ere baliagarria izango da, baita guraso euskaldunen sarea haunditzeko eta lagunartea zabaltzeko ere» jakinarazi du Udalak. 

Bihar hasita, asteartero egongo da elkartzeko aukera, arratsaldeko 16:45etatik 18:00etara. Euria eta eguraldi hotzarekin, Herri Eskolako jangela txikian elkartuko dira gurasoak eta eguraldi onarekin, atzeko jolastokira  ateratzeko aukera izango dute. 

Guraso orok izango du parte hartzeko aukera, «euskeraz hitz egiteko nahia besterik ez da behar». Udalak azaldu du, haurrak ere bertan egon daitezkeela, Xaguxarreko begiralearekin jolasean. Hortaz, hilean behin tailer berezia antolatuko da guraso zein haurrentzat. 

Gurasolagun proiektuan parte hartu nahi duenak, aldez aurretik izena eman  behar du, Erribera kulturgunean, 943 335 064 telefonora deituta, edo iker-g@aek.eus helbide elektronikora idatzia.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!