Rosa Martínez & Lagunak taldeak Noraren Sekretua txotxongilo-ikuskizuna eskainiko die 5 urtetik gorako umeei gaurkoan, Erriberan. Arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera ikuskizunari, eta zuzeneko musika entzuteko aukera emateaz gain, eskola-jazarpenaren arazoa islatu nahi die etxeko txikiei, «modu lorgarri eta atseginean» .
Sarrerak 3 euro balio du adin txikikoentzat, eta 6 euro helduentzat. Guztira 50 minutuko iraupena izango du emanaldiak.
Zein da Noraren sekretua?
Nora neska alaia eta bihotz haundikoa da, eta bere egunerokotasuna lasai bizi du, amamarekin (gurasoak atzerrira joan behar izan dira lan bila) eta Aingerurekin, bere lagun ameslari mina. Baina, Noraren mundu baketsua hankaz gora geratuko da Gotzon ikaskide berria bere bizitzan agertzen den momentuan.
Gotzon, maltzurra eta fanfarroia da. Hala ere, Nora ez da kikilduko eta, egoera zail honi bakarrik aurre egiten saiatuko da: zenbait jazarpen egoera normaltzat hartuko ditu eta ezkutuan gordetzen saiatuko da. Azkenean, agerian geratu dira eta Norak ikasiko du isilean gordetzea ez dela arazoen irtenbidea.
Ikuskizun honek, eskola jazarpena islatzea du helburu; «modu lorgarrian eta atseginean, jokaera gaitzesgarri horiek gizarte osoan sortzen duten ardura eta errefusa azpimarratuz».