Astigarragako Udalak hobariak aplikatuko ditu udal tasetan baliabide ekonomiko urriak dituzten herritarrentzat. Helburua da oinarrizko udal-zerbitzuak ordaintzeko zailtasunak dituzten pertsonak laguntzea. Hobaria %50, %75 edo %90ekoa izango da, bizikidetza unitatearen diru-sarreren eta kide kopuruaren arabera.
Hobaria eskuratzeko, baldintza hauek bete behar dira: Astigarragan erroldatuta egotea, Udalarekiko ordainketak egunean izatea eta hobari-taularen arabera diru-sarrerak izatea.
Hauxe da aurkeztu beharreko dokumentazioa: 2020ko familia-unitate kide guztien dirusarrerak (2020ko errenta-aitorpena edo dirusarrerarik ez duela egiaztatzen duen Foru Ogasunaren ziurtagiria); tasak ordaindu izanaren zinpeko aitorpena; eta, azkenik, hobaria jasotzeko kontu korrontearen titulartasun-ziurtagiria. Dokumentazioa aurkezteko epemuga, berriz, abenduaren 31 da.
Informazio gehiago eskuratu daiteke kontuhartzailea@astigarraga.eus helbidean eta 943 33 52 33 telefonoan.