Bihar Porno versus Afrodita antzezlan musikalaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek bihar. Bi saio eskainiko dira; lehena Arantzazuko Ama ikastetxeko ikasleentzat eguerdiko 13:00etan, eta 20:00etan, publiko ororentzat. Erriberan izango da, helduek zortzi euro ordaindu beharko dute, eta txikiek lau.