Gaur Memoria Historikoaren Nazioarteko Eguna dela eta, Astigarragako Udalak, Euskal Herriko gatazkari lotutako estatu indarkeriaren biktimak
gogoan izango ditu. Hori horrela, Astigarragako lau biktima omenduko dira. Arratsaldeko 17:30etan emango zaio hasiera oroimen ekitaldiari, Emakumeon plazan. Jarraian, biktimen monolitoetan lore-eskaintza egingo dute, eta amaitzeko, Perurena auzoan merienda eskainiko da.