Astigarragako Udalak, arkitekto talde baten eskutik kiroldegia haunditzeko aurretiko azterketa bat egin du; «kiroldegiarentzat egindako proposamena ez da definitiboa, hori dela eta, azaroan zehar herritarren balorazio eta ekarpenak jaso nahi ditugu» zehaztu du, Xabier Urdangarin alkateak.
Proposamen honek bost aldaketa nagusi ditu. eta honakoak dira batzuk: kiroldegiko kanpoko eremuaren berrantolaketa, irisgarritasuna hobetzeko; kirol-anitz pista bat eraikitzea; ikastaroetako gela berriak eta aldagelak ere; Fitness gela berria sortzea proposatu dute terrazako gunea aprobetxatuz; eta azkenik, igerilekua berritzea ere planteatu da «urte guztirako baliagarria izango litzatekeen instalazioa sortzeko».
Kiroldegia haunditzeko proposamena xehetasun gehiagorekin ezagutzeko, Astigarragako Udalak, panelak ezarri ditu kiroldegian, eta Erriberan. Horrez gain, www.astigarraga.eus eta https://kronika.eus/ webguneetan ikusgai daude.
Udalaren asmoa da, herritarren balorazio eta ekarpenak jasotzea, izan ere, «ez da proposamen itxi bat eta herritarrak kiroldegiko proposamenaren inguruko iritzia eman eta ekarpenak egitera animatu nahi ditugu». Horretarako kiroldegian eta Erriberan, galdetegiak jarri ditu Udalak. Oro har, online formatua ere ahalbidetu du galdetegia osatzeko: https://labur.eus/kiroldegia.
Herritarren zalantzak argitu eta ekarpenak egiteko asmoarekin, azaroaren 24an, bilera ireki bat egingo du Udalak, arratsaldeko 18:00etan Erriberan.