2022ko Udal Aurrekontua herritarrekin lantzeko, hainbat saio antolatu ditu Astigarragako Udalak, auzoz auzo. Eta aste honetan egingo dituzte azkeneko bostak. Perurena auzoan egingo dute gaurkoa, 18:30etan Auzo Biltokian. Ergobiako Plazatxoan elkartuko dira bihar, 12:00etan. Oialumeko Auzo Biltokian jarri dute asteazkeneko hitzordua, 18:30etan. Urumea Berri eta Arrobitxuloko auzotarrekin, Kontxa Etxeberria plazan egingo dute bilera ostegunean, 18:30etan. Eta erdiguneko bizilagunekin bilduko dira ostiralean, 16:30etan Foru Plazan.