Astigarragako Herri Eskolan zabaldu den Covid-19 brotearen ondorioz, hainbat neurri hartu ditu Udalak. Horrela, bertan behera geratu dira haurrentzako asteburuko ekintzak, eta beraz, gaur ez dute eskainiko Aita, zonbia naiz pelikula, Erriberan. Gainera, 0-12 urteko haurrekin jarduerak burutzen dituzten elkarteei, proposatu die astebetez bertan behera uztea taldeko jarduerak; eta gurasoei, eskatu die haurren arteko harremanak ahalik eta gehien murriztea. Gainera, herritarrei gogorarazi die, garrantzitsua dela prebentzio neurriak betetzea.