Herri Eskolako 150 ikasle, konfinatuta

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 5a, 11:17

Brotea izan da zentroan, eta zazpi ikasgela itxi dituzte.

Koronabirusaren datuak okertu dira Astigarragan, eta joan den ostegunean hasitako brote baten ondorioz, konfinatuta daude Herri Eskolako 150 ikasle. Denera, 7 ikasgela daude itxita une honetan. Zentroko zuzendariak jakitera eman duenez, Lehen Hezkuntzako 5 gela eta Haur Hezkuntzako 2 gela dira konfinatuta daudenak.  

Osakidetzak astelehenean argitaratutako txostena erreparatuta, joan den astean, denera, 26 kasu positibo erregistratu ziren herrian. Horrekin, intzidentzia-tasa 254,72 biztanlekoa izan zen 100.000 biztanleko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!