Solasgunea gaur, zaintzari buruz

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 4a, 00:00

Zaintzari eta erantzukidetasu­nari buruzko solasgunea antolatu du Astigarragako Udaleko elkarbizitza sailak, eta bi saiotan egingo dute. Gaur izango da aurrenekoa, arratsaldeko 17:30etatik 20:00etara, Emakumeon Etxean; eta azaroaren 11n bigarrena, ordu eta toki berean. Irekiak izango dira saioak; baina parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena: berdintasuna@astigarraga.eus edo 943 50 57 01.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!